Itxi

Txirrindularitza

Igandean amaituko da

2023ko Romandiako Itzulia: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak

EITB MEDIA

Suitzako lasterketaren 76. edizioa jokatuko dute, asteartetik igandera, hilaren 25etik 30era, hain zuzen. Atariko etapa eta bost etapa izango ditu. Ion Izagirre eta Jonathan Castroviejo bertan arituko dira, eta faboritoen artean daude Higuita, Simon eta Adam Yates, Bardet eta Ayuso.

  • Irudia: Romandiako Itzulia.

    Irudia: Romandiako Itzulia.

2023ko Romandiako Itzulia apirilaren 25ean hasiko da, asteartean, eta hilaren 30ean amaituko da, igandean. Lasterketaren 76. edizioa jokatuko dute aurten, beti bezala Suitzako eskualde frankofonoan, eta atariko etapa bat eta bost etapa izango ditu. Euskal txirrindularitzari dagokionez, Ion Izagirre (Cofidis) eta Jonathan Castroviejo (Ineos-Grenadiers) bertan arituko dira, eta sailkapen nagusirako faborito nagusien artean daude Sergio Higuita (Bora-hansgrohe), Simon Yates (Jayco), Romain Bardet (DSM), eta Adam Yates eta Juan Ayuso (UAE Team Emirates).

Ibilbideak txirrindulari askori ematen die lasterketa ona egiteko aukera; izan ere, bi erlojupeko izango dira (atarikoa, 6,5 kilometrokoa, eta etapa bat, 18,7koa), mendate batean amaituko den jardunaldi bat (2.000 metrotik gora amaituko da), bi etapa gorabeheratsu, eta esprinterrentzako egun apropos bat ere bai.

Aipatutako ziklistak alde batera utzita, hauek ere izango dira irteeran, Romandiako Itzulian: Egan Bernal (Ineos), Matteo Jorgenson (Movistar), Aleksei Lutsenko (Astana) eta Thibaut Pinot (Groupama).

Sailkapen nagusiari begira, bi etapa izan litezke gakoak: bata ostiraleko erlojupekoa da, Chatel-St-Denis, 18,7 kilometrokoa; bestea, aldiz, larunbatekoa izango da, Thyon 2000n amaituko baita, 21 kilometroko mendate batean. Batez beste, % 7,6ko maldak ditu, eta, horrez gain, aurretik, tropelak beste lau mendate igo beharko ditu, guztira 4.300 metrotik gorako desnibela.

2023KO ROMANDIAKO ITZULIAREN ETAPAK

Atarikoa (apirilak 25, asteartea): Le Bouveret-Le Bouveret (6,8 km)

Romandiako Itzuliaren atariko etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

Romandiako Itzuliaren atariko etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

1. etapa (apirilak 26, asteazkena): Crissier-Vallee de Joux (170,9 km)

Romandiako Itzuliaren 1. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

Romandiako Itzuliaren 1. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

2. etapa (apirilak 27, osteguna): Morteau-La Chaux-de-Fonds (162,7 km)

Romandiako Itzuliaren 2. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

Romandiako Itzuliaren 2. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

3. etapa (apirilak 28, ostirala): Chatel-Saint-Denis-Chatel-Saint-Denis (18,7 km)

Romandiako Itzuliaren 3. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

Romandiako Itzuliaren 3. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

4. etapa (apirilak 29, larunbata): Sion–Thyon 2000 (161,6 km)

Romandiako Itzuliaren 4. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

Romandiako Itzuliaren 4. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

5. etapa (apirilak 30, igandea): Vufflens-la-Ville-Geneva (170,8 km)

Romandiako Itzuliaren 5. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.

Romandiako Itzuliaren 5. etaparen profila. Irudia: Romandiako Itzulia.