Itxi

Txirrindularitza

DAUPHINÉ KRITERIUMA

Zimmermannek bereganatu du garaipena Dauphinéko seigarren etapan eta Castroviejo hirugarren izan da

eitb media

Txirrindulari alemaniarrak irabazi du Dauphiné Kriteriumeko 6. etapa, esprintean Burgaudeau mendean hartuta.

6:00

Georg Zimmermann (Intermarche) alemaniarra izan da Nantua eta Crest-Voland artean (170,2 kilometro) egin den Dauphiné Kriteriumeko seigarren etapako garailea,  Mathieu Burgaudeau (Total Energies) frantziarrarekin lehia estua izan ondoren. Jonathan Castroviejo getxoztarrak (Ineos) hirugarren postua lortu du, irabazlearekiko zortzi segundora.

Zimmerman, Burgaudeau eta Castroviejo izan dira eguneko ihesaldian ibili diren 14 txirrindularietatik indartsuenak. Azken igoerako amaieran, Castroviejo atzean gelditu da, eta, ondorioz, garailea alemaniarraren eta frantziarraren arteko esprint zirraragarrian erabaki da; hala, bien arteko lehian Zimmermann izan da azkarrena. Azken honek segundo bat atera dio frantziarrari.

Faboritoen taldea 48 segundo beranduago helmugaratu da. Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) liderrak sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio. Minutu bat eta 10 segundoko abantaila du Ben O 'Connor (Ag2r) australiarrarekiko eta 1'23'' ateratzen dio Julian Alaphilippe (Soudal Quick Step) frantziarrari. Bestalde, Mikel Landa (Bahrain) 26. postuan dago, Vingegaardekiko 3'54''ra.

Larunbat honetan, ekainak 10, zazpigarren etapa jokatuko da: Porte-de-Savoietik abiatu eta Col de la Croix de Ferren (147,9 kilometro) bukatuko dena.

6. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - ZIMMERMANN Georg (Intermarche) 4:02:50

2 - BURGAUDEAU Mathieu (Total Energies) +0:01

3 - CASTROVIEJO Jonathan (Ineos) +0:08

4 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) +0:48

5 - O'CONNOR Ben (Ag2r) d.b

6 - YATES Adam (UAE) d.b

7 - HAIG Jack (Bahrain) d.b

8 - HINDLEY Jai (BORA) d.b

9 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) d.b

10 - MAS Enric (Movistar) d.b

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 21:06:41

2 - O'CONNOR Ben (Ag2r) +1:10

3  - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +1:23

4 - YATES Adam (UAE) +1:26

5 - HINDLEY Jai (BORA) +1:37

6 - HAIG Jack (Bahrain) +1:44

7 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS) +2:07

8 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +2:54

9 - BJERG Mikkel (UAE) +2:55

10 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) +2:57