Itxi

Txirrindularitza

Jaengo Klasikoa

Oier Lazkanok Jaen Paraiso Interior Klasikoa irabazi du, eta 2024ko lehen euskal garaipena erdietsi du

EITB MEDIA

Movistar taldeko txirrindulari gasteiztarra bakarka iritsi da helmugara; 30 segundoko aldea lortu du bere atzean zeuden ziklistekiko, eta 15 bat kilometro gelditzen zirela utzi ditu atzean gainerako horiek. Valentziako Itzulian ere ibili zen ondo Lazkano, etapa batean hirugarren postua eskuratuta.

  • Oier Lazkano, 2023an lortutako garaipen batean. Argazkia: EITB Media.

    Oier Lazkano, 2023an lortutako garaipen batean. Argazkia: EITB Media.

Oier Lazkano Movistar taldeko txirrindulari gasteiztarrak 2024ko Jaen Paraiso Interior Klasikoa irabazi du astelehenean, eta, hala, denboraldiko lehenengo garaipena erdietsi du, euskal txirrindularitzan. Lazkano bikain ibili da Baezan hasi eta Ubedan amaitu den proban, eta bakarka helmugaratu da; 30 segundoko aldea lortu du bere atzetik zebiltzan txirrindulariekiko; hain zuzen, amaierarako 15 bat kilometro gelditzen zirela utzi ditu Lazkanok atzean gainerako horiek.

Jaen Paraiso Interior Klasikoaren ibilbidea 158,3 kilometrokoa izan da, eta Oier Lazkano azken 110 kilometroetan ibili da ihesaldian. Gasteiztarrak ondo ekin dio denboraldiari; Valentziako Itzulian ere erakutsi zuen hori, kontuan izanik lasterketa horretako aurreeko etapan hirugarren helmugaratu zela.

Espainiako egunko txapelduna, hala, beste txirrindulari bikain batzuei gailendu zaie Jaengo Klasikoan: UAE Emirateseko Tim Wellens laugarren sartu da, Vismako Sepp Kuss seigarren eta INEOS Grenadierseko Michal Kwiatkowskik zazpigarren tolia lortu du. Maila handia izan da proban, bistan denez.

Hirugarren aldiz jokatu dute Jaen Paraiso Interior Klasikoa, eta aurreko bietan Alexei Lutsenkok eta Tadej Pogacarrek irabazi zuten lasterketa hori.

Jaen Paraiso Interior Klasikoaren sailkapena

1 - LAZKANO Oier (Movistar) 3:43:50

2 - TRONCHON Bastien (Decathlon AG2R) + 0:28

3 - TRATNIK Jan (Visma) d. b.

4 - WELLENS Tim (UAE) d. b.

5 - PRODHOMME Nicolas (Decathlon AG2R) + 0:42

6 - KUSS Sepp (Visma) + 0:47

7 - KWIATKOWSKI Michal (INEOS) + 1:22

8 - CANAL Carlos (Movistar) d. b.

9 - BEULLENS Cedric (Lotto) d. b.

10 - SOLER Marc (UAE) d. b.