Itxi

Txirrindularitza

Omloop Het Nieuwsblad klasikoa

Visma-Lease taldeko Jan Tratnikek eta Marianne Vosek irabazi dute Niewsblad klasikoa

AGENTZIAK | EITB Media

Txirrindulari esloveniarrak adierazi du bere kirol ibilbideko garaipenik handiena dela. Gizonezkoetan, Nils Politt eta Wout van Aert izan dira, bigarren eta hirugarren. Marianne Vosekin batera, Lotte Kopecky eta Elisa Longo Borghini igo dira podiumera.

  • Jan Tratnik helmugan sartzen, eta Nils Politt atzean. Argazkia: EFE

    Jan Tratnik helmugan sartzen, eta Nils Politt atzean. Argazkia: EFE

Jan Tratnik (Visma-Lease) txirrindulari esloveniarra nagusitu da Omloop Het Nieuwsblad klasikoan, Nils Politt (UAE) eta Wout van Aert (Visma-Lease) txirrindularien aurretik. Gante eta Ninove udalerrien artean, 202 kilometroko ibilbidea gauzatu dute txirrindulariek.  

Ibilbide horretan, igoerak eta harrizko galtzadak izan dira. Hainbat ihesaldi saiakera izan dira, baina Tratnikek eta Polittek soilik lortu dute aurrea hartzea, etaparen azkeneko hamar kilometroetan.

Esloveniarra Politten gurpilen joan da azkeneko 100 metroetan, eta hark egindako lana baliatu du, helmugan lehen tokian zeharkatzeko. Tratnikek adierazi du bere kirol ibilbidean lortu duen garaipenik handiena izan dela gaurkoa.

ETAPA

1. TRATNIK Jan (Team Visma) 4:31:28


2. POLITT Nils (UAE Team Emirates) 0:03


3. VAN AERT Wout (Team Visma) 0:08


4. NAESEN Oliver (AG2R) d.b.


5. LAPORTE Christophe (Team Visma) d.b.

Jan Tratnik podiumean. Argazkia: EFE

Jan Tratnik podiumean. Argazkia: EFE

Gizonezkoen lasterketa amaituta, emakumezkoen klasikoa (127,1 km) lehiatu da, eta Marianne Vos (Visma-Lease) gailendu da.

Herbehereetako txirrindulariarekin batera, beste hiru txirrindulari sartu dira helmugan: Lotte Kopecky (SD Worx-Protime), Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek) eta Shirin Van Anrooij (Lidl-Trek), hurrenez hurren.   

Minutu bat geroago iritsi da Thalita de Jong, Demi Vollering, Katarzyna Niewiadoma eta Puck Pieterse txirrindulariek osatutako taldea.

ETAPA

1. VOS Marianne (Team Visma) 3:27:15


2. KOPECKY Lotte (Team SD Worx) m.t.


3. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl - Trek) m.t.


4. VAN ANROOIJ Shirin (Lidl - Trek) m.t.


5. DE JONG Thalita (Lotto Dstny) 1:08

Marianne Vos podiumean. Argazkia: EFE

Marianne Vos podiumean. Argazkia: EFE