Itxi

Txirrindularitza

Paris-NIza (1. etapa)

Kooijek irabazi du Paris-Nizako lehen etapa, eta liderraren elastikoa jantzi du

EITB Media

Esprintean nagusituta bereganatu du garaipena Olav Kooijek, eta liderraren elastikoa jantzi du. Mads Perdersen izan da bigarren eta Laurence Pithie hirugarren.

  • Olav Kooij

    Olav Kooij, lehen etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media

Olav Kooij Visma-Lease a Bike taldeko nederlandarra nagusitu da 2024ko Paris-Nizako lehen etapan, esprintean, eta liderraren elastikoa jantzi du. Mads Pedersen (Lidl-Trek) izan da bigarren, eta Laurence Pithie (Groupama-FDJ) helmugaratu da hirugarren.

Estreinako etapa Les Mareauxen izan du abiapuntu eta helmuga, eta 157,7 kilometroko ibilbideari egin diote aurre txirrindulariek. Hasieran, tropeletik jauzi egin dute Mathieu Burgaudeau (Total Energies), Stefan Bissegger eta Jonas Rutsch (EF Education-Easypost) ziklistek, eta 2 minutu eta 45 segundorainoko errenta izan dute, baina tropelak helmugarako 37,7 kilometro falta zirenean harrapatu ditu.

Ihes eginda ibili den hirukotea harrapatu ostean, bat eginda joan da tropela, helmugarako 18 kilometro falta zirenean Remco Evenepoel (Soudal-Quick Step), Matteo Jorgenson (Visma-Lease a Bike), Egan Bernal (INEOS Grenadiers) eta Victor Campenaerts (Lotto Dstny) aurreratu direnera arte. Hala ere, tropelak azkar harrapatu ditu. Evenepoelek beste saiakera bat egin du gero; tropelak ez dio ihes egiten utzi, ordea.

Azken kilometroetan, Anthony Turgisek (TotalEnergies) jo du erasoa. Frantziarra, baina, helmugarako 2 kilometro falta zirenean harrapatu du tropelak. Garaipena esprintean erabaki da, eta Kooij izan da azkarrena azken metroetan.

Euskal txirrindulari onena Jon Barrenetxea (Movistar) izan da, eta 13. postuan gurutzatu du helmuga.

1. etapako sailkapenaa:

1 - KOOIJ Olav (Visma) 3:36:28

2 - PEDERSEN Mads (Lidl) d. b.

3 - PITHIE Laurence (Groupama) d. b.

4 - EEKHOFF Nils (DSM) d. b.

5 - MIHKELS Madis (Intermarche) d. b.

6 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

7 - TRENTIN Matteo (Tudor) d. b.

8 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d. b.

9 - DUJARDIN Sandy (TotalEnergies) d. b.

10 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.

---------------------------------------

13 - BARRENETXEA Jon (Movistar) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - KOOIJ Olav (Visma) 3:36:18

2 - PEDERSEN Mads (Lidl) +0:04

3 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.

4 - PITHIE Laurence (Groupama) +0:06

5 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d. b.

6 - BERNAL Egan (INEOS) +0:08

7 - EEKHOFF Nils (DSM) +0:10

8 - MIHKELS Madis (Intermarche) d. b.

9 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

10 - TRENTIN Matteo (Tudor) d. b.
----------------------------------------------------------------
16 - BARRENETXEA Jon (Movistar) d. b.