Itxi

Txirrindularitza

Alpeetako Tourra

Tobias Fossek irabazi du Alpeetako Tourraren aurreneko etapa, eta lasterketako lehenengo liderra da

EITB MEDIA

Cortinan izan den helmugara buruan iritsi den multzoan, INEOS Grenadiers taldeko txirrindulari norvegiarra izan da azkarrena. Sailkapen nagusian, Fossek lau segundoko aldea du Jayco-AlUla taldeko Chris Harperrekiko, eta sei EF Education-EasyPost taldeko Esteban Chavesekiko.

1:57

INEOS Grenadiers taldeko Tobias Foss txirrindulari norvegiarrak irabazi du, astelehenean, 2024ko Alpeetako Tourreko lehenengo etapa, eta, hortaz, lasterketako aurreneko liderra da. Probako lehen jardunaldian, Foss izan da azkarrena Cortinan izan den helmugara buruan iritsi den multzoan; sailkapen nagusian, norvegiarrak lau segundoko aldea du Jayco-AlUla taldeko Chris Harperrekiko, eta sei EF Education-EasyPost taldeko Esteban Chavesekiko.

Euskaltel-Euskadiko Asier Etxeberria etapako protagonistetako bat izan da, eguneko ihesaldian sartu baita; beste sei gizonekin batera ibili da lasterketa buruan Etxeberria, eta helmugarako hogei bat kilometro gelditzen zirela harrapatu dituzte.  

Romain Bardet dsm taldeko frantziarra ere nabarmendu da, garaipena jokatu duten txirrindularien multzoa zehaztu baitu. Zazpi ziklista gelditu dira horretan, eta Fossek indar handia erakutsi du azken metro erabakigarrietan.

Asteartean, 2024ko Alpeetako Tourrak bigarren etapa jokatuko du. Salornon hasi eta Stansen amaituko da, 189,1 kilometroko ibilbidea du, eta bi mendate igo beharko dituzte: 3. mailako Brennero, eta 2. mailako Gnadenwald; azken horren gaina helmugarako 14 kilometrora izango da.

2024ko Alpeetako Tourraren 1. etapako sailkapena

1 - FOSS Tobias (INEOS) 3:17:06

2 - HARPER Chris (Jayco) d. b.

3 - CHAVES Esteban (EF Education) d. b.

4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d. b.

5 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl) + 0:03

6 - THOMAS Geraint (INEOS) d. b.

7 - TIBERI Antonio (UAE) d. b.

8 - GHEBREIGZABHIER Amanuel (Lidl) d. b.

9 - BARDET Romain (dsm) d. b.

10 - PARET-PEINTRE Valentin (Decathlon) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - FOSS Tobias (INEOS) 3:16:56

2 - HARPER Chris (Jayco) + 0:04

3 - CHAVES Esteban (EF Education) + 0:06

4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 0:10

5 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl) + 0:13

6 - THOMAS Geraint (INEOS) d. b.

7 - TIBERI Antonio (UAE) d. b.

8 - GHEBREIGZABHIER Amanuel (Lidl) d. b.

9 - BARDET Romain (dsm) d. b.

10 - PARET-PEINTRE Valentin (Decathlon) d. b.