Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Kristen Faulknerrek irabazi du Espainiako Vueltako laugarren etapa; Marianne Vosek jantzi du maillot gorria

EITB MEDIA

EF Education taldeko txirrindulari estatubatuarrak bakarka irabazi du lasterketako laugarren jardunaldian; haizeak markatu du hori, 19 ziklistak osatutako multzo bat aurretik gelditu baita. Vismako herbeheretarra denbora-sariei esker jarri da lider.

  • Faulknerrek herlmugarako bost kilometro gelditzen zirela jo du eraso erabakigarria. Argazkia: EFE.

    Faulknerrek herlmugarako bost kilometro gelditzen zirela jo du eraso erabakigarria. Argazkia: EFE.

EF Education-Cannondale taldeko Kristen Faulkner txirrindulari estatubatuarrak irabazi du, asteazkenean, 2024ko Espainiako Vueltako laugarren etapa, Zaragozan, eta Visma Lease a Bike taldeko Marianne Vos ziklista herbeheretarrak jantzi du maillot gorria, tarteko esprintean erdietsitako denbora-sariari esker. Liv AlUla Jayco taldeko Georgia Baker australiarra helmugaratu da bigarren, eta SD Worxeko Blanka Vas, orain arteko liderra bera, sailkapen nagusiko bigarren tokian dabil, Vos bost segundora duela.

Faulknerrek bakarka irabazi du, amaierarako bost kilometro geratzen zirela egindako eraso ederra baliatuta. Haizeak markatu du etapa; izan ere, 19 txirrindularik osatutako multzo bat gelditu da lasterketa buruan, haize-babesa eginda. Maillot gorriaren lehian dauden ia ziklista guztiak izan dira multzo horretan, baina beste parte-hartzaile batzuek, ordea, ia bi minutu galdu dituzte helmugan: tartean, Realinik (Lidl) edo Lippertek eta Barilek (Movistar).

Jardunaldiko irabazlea sailkapen nagusiko hirugarren postuan kokatu da; Faulknerrek, azkenean, hamar segundoko aldea erdietsi du atzetik zihoan multzoarekiko.

4. etapako sailkapena

1 - FAULKNER Kristen (EF Education) 3:02:37

2 - BAKER Georgia (Liv AlUla) + 0:10

3 - VOS Marianne (Visma) d. b.

4 - VAS Blanka (SD Worx) d. b.

5 - GUTIERREZ Sheyla (Movistar) d. b.

6 - VAN DER DUIN Maike (Canyon) d. b.

7 - JACKSON Alison (EF Education) d. b.

8 - SMULDERS Silke (Liv AlUla) d. b.

9 - LABOUS Juliette (DSM) d. b.

10 - REUSSER Marlen (SD Worx) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - VOS Marianne (Visma) 9:59:42

2 - VAS Blanka (SD Worx) + 0:05

3 - FAULKNER Kristen (EF Education) + 0:09

4 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) + 0:18

5 - JACKSON Alison (EF Education) + 0:19

6 - MARKUS Riejanne (Visma) + 0:20

7 - VOLLERING Demi (SD Worx) + 0:21

8 - REUSSER Marlen (SD Worx) d. b.

9 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) d. b.

10 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 0:28