Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

10. etapan

Contadorrek Tourra utzi du

Erredakzioa

Pintoko txirrindulariak erorikoa izan du, helmugarako 96 kilometroren faltan, eta hasiera batean jarraitzea erabaki duen arren, azkenean agur esan dio probari.

Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) Frantziako Tourra utzi du, 10. etapan. Helmugarako 96 kilometroren faltan, erorikoa izan du txirrindulari espainiarrak eta jarraitzeko ahalegina egin duen arren, probari agur esan dio azkenean.

Erorikoa jardunaldiko bigarren mendatean izan du, lehen mailako Petit Ballonen. Contadorrek bere eskuineko belaunean hartu du min, batez ere.

Geldirik hainbat minutu eman ditu eta faboritoen taldearekin denbora nahikotxo galdu du, baina espainiarrak lasterketan jarraitzea erabaki du.

Tropelaren erritmoari eusten saiatu da, eta 2:45era hurbildu da, baina minak gora egin du eta bizikletatik jaitsi da azkenean.

Bera taldekideak agurtu ditu, eta hunkituta egur esan dio Tourrari. Aipatzeakoa da, Chris Froomek ere Tourra utzi behar izan zuela, 5. etapan.