Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

12. etapa

Kristoffek Saint-Etienneko etapa irabazi du

Erredakzioa

Katiuxako txirrindulariak Frantziako Tourraren 12. etapa irabazi du, esprintean. Peter Sagan (Cannondale) bigarrena izan da, beste behin.

Alexander Kristoff (Katiuxa) nagusitu da Frantziako Tourraren 12. etapako esprintean, Saint-Etiennen. Peter Sagan (Cannondale) bigarrena izan da laugarrenez lasterketako edizion honetan. Vincenzo Nibalik (Astana) liderraren maillota mantendu du.

Etapak mendate bat baino gehiago izan ditu, baina esprintarekin bukatu da. Marcel Kittel (Giant-Shimano) eta Andre Greipel (Lotto-Belisol) ez dira egon. Azkena Sylvain Chavanelekin (IAM Cycling) batera erori da.

Testuinguru horretan, norvegiarra azkarrena izan da, Sagan mendean hartuta. Beste behin garaipenak ihes egin dio eslovakiarrari. Cannondaleko txirrindulariak lau bigarren eta hiru laugarren postu ditu. Azken bi edizioetan, aldiz, lau aldiz irabazi zuen. Aurten maillot berdea jantzi du, baina garaipenik gabe.

Kristoff bi aldiz izan da bigarrena, aurrean Kittel eta Greipel zituela, Lillen eta Reimsen, hurrenez hurren. Horiek gabe, nagusitasunez irabazi du Saint-Etiennen, Tourreko lehenengo garaipena lortuta 27 urterekin.

Gaurkoa denboraldiko hamargarren garaipena izan da, bere ibilaldiko hogeigarrena. Aurten Milan-San Remo ere irabazi du.

Andrew Talanskyk (Garmin-Sharp) lasterketa utzi behar izan du etapa hasi baino lehen, bizkarreko minarengatik. David de la Cruz (NetApp Endura) ere etxera joan da, ihesaldian erori ostean. Azken kilometroetan, protagonistak izan da Simon Clarke (Orica-GreenEdge) eta Cyril Gautier (Europcar), baina tropelak harrapatu dituzte.

Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik egon. Nibali lider sendoa da, Alpeen bezperan. Richie Porte (Sky) bigarrena da, 2' 23''-ra, eta Alejandro Valverde (Movistar), hirugarrena 2' 47''-ra.

12. ETAPAKO SAILKAPENAK