Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Erreakzioak

Nairo: 'Ibilbidea oso ona da niretzat, mesede egiten dit'

Erredakzioa

2014ko Giroko irabazleak ez du oraindik erabaki zein lasterketa korrituko dituen datorren urtean, baina Tourraren ibilbidearekin oso gustura agertu da.

  • Nairo Quintana. Efe.

    Nairo Quintana. Efe.

Nairo Quintana Movistar taldeko kolonbiarrak begi onez ikusten du 2015eko Tourreko ibilbidea. Aurkezpena asteazken goizean egin dute Parisen. "Printzipioz, ibilbide ona da niretzat, mesede egiten dit. Erlojuaren kontrako kilometro gutxi daude, mendate asko eta kezka sortzen didan gauza bakarra galtzada-harriko etapa da. Aurten ikusitakoaren arabera, kontuz ibili behar da etapa horretan; hor ez duzu Tourra irabaziko, baina baliteke irabazteko aukera guztiak galtzea".

Quintanak esan duenez, "mendiko etapek mesede egiten didate. Hala erem oraindik ez dut erabaki datorren urteko egutegia zein izango den, baina garaipenagatik lehiatzeko prestatuko naiz. Mendate horiek nire gustukoak dira, erlojuaren kontrakoa ez da oso luzea, eta taldekakoak ez dit buruko minik ematen, gure maila zein den argi utzi dugulako".