Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

12. etapa

'Purito' Rodriguezek eskuratu du Plateau de Beilleko etapa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bigarren etapa garaipena eskuratu du kataluniarrak aurtengo Tourrean. Fuglsang bigarren izan da, Bardet hirugarren eta Gorka Izagirrek laugarren bukatu du.

1:24

Joaquim Rodriguez katalana nagusitu da Frantziako Tourraren 12. etapan (195 kilometro, Lannemezan eta maila bereziko Plateau de Beille mendate artean). Chris Froomek, bestalde, lidergoa sendotu du.

Katusha taldekoa 20 txirrindularik osatutako ihesaldian sartu da eta erakustaldia eman du Plateau de Beilleko igoeran. Bigarren etapa garaipena eskuratu du kataluniarrak aurtengo Tourrean.

Fuglsang bigarren izan da, Bardet hirugarren eta Gorka Izagirrek laugarren bukatu du. Romain Sicard, bestalde, zazpigarren helmugaratu da.

Froomek (Sky)ez du aurkariak, Nairo Quintana batez ere, kontrolpean mantentzeko arazorik izan. Azken mendatean bere taldekideen laguntza izan du eta lidergoari eutsi dio.

Pirinoetako etapen ondoren, 13. etapa trantsiziozkoa izango da. Esprinterrentzako aproposa da, baina amaieran ezustekoren bat egon daiteke. Maldan gora izango dira azkenengo 600 metroak, %8an.