Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

13. etapa

Van Avermaet nagusi, Sagani azken esprintean gailendu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Frantziako Tourreko 13. etapa esprint estu batean erabaki da. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik.

02:18

Greg van Avermaet BMC taldeko txirrindulari belgikarra gailendu da Frantziako Tourreko 13. etapan. Guztira, 198,5 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, Muret eta Rodet artean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Chris Froomek lider jarraitzen du.

Sei txirrindularik egin dute eguneko ihesaldia, eta protagonista izan dira lehen kilometroetatik. Hala ere, bukaera aldera tropelak harrapatu egin ditu eta etapa esprintean erabaki da. Van Avermaet eta Peter Sagan lehiatu dira nor baino nor gehiago eta azkenean belgikarra gailendu da.

Azken metroak aldapan gora izan arren, faboritoek ez dute erasorik egin eta guztiak batera sartu dira helmugan. Ondorioz, Chris Froomek sendo jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.


"600">