Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

14. etapa

Cummings nagusi Menden, eta Quintana bigarren sailkapen nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Britainiarrak Bardet eta Pinot frantziarrak gainditu ditu azken kilometroan. Jonathan Castroviejo bederatzigarren izan da.

01:23

Stephen Cummings britainiarra gailendu da Frantziako Tourreko 14. etapan. Cummings Romain Bardet eta Thibaut Pinot frantziarraei nagusitu zaie azken kilometroan. Sailkapen nagusiari dagokionez, Nairo Quintanak bigarren postua kendu dio Tejay van Garderen estatubatuarrari.

Movistar taldeko kolonbiarrak  erasoa jo du Croix Neuvera igoeran (2. Mailakoa), helmugarako kilometro batera. Metro batzuk bakarrean egin ditu, baina ondoren Chris Froome liderrak harrapatu du.

Quintanak, hala ere, alde ederra atera die Van Gardereni eta Alberto Contadorri; ondorioz, bigarren jarri da sailkapen nagusian, liderrarengandik 3 minutu eta 10 segundora.

Van Garderen (BMC) hirugarren da orain, 3 minutu eta 32 segundora, eta Valverde laugarren, 4 minutu eta bi segundora. Contadorrek ere gora egin du sailkapenean eta bosgarren da orain, Geraint Thomas gaindituta.

Bardet eta Pinot, gaizki

Sailkapen nagusirako lehiak itzal egin dio Cummingsen garaipena. Britainiarrak ezustean harrapatu ditu ordura arte lasterketaren buruan joan diren Bardet eta Pinot. Garaipena bien arteko gauza zela uste izan dute frantziarrek, eta Cummings, atzetik etorrita, gailendu egin zaie azkenean.

Sepulveda kaleratu egin dute

Tourreko antolatzaileek Eduardo Sepulveda txirrindulari argentinarra lasterketatik kaleratzea erabaki dute, matxura mekanikoa izan eta metro batzuetan bere taldeko autora igo delako.

Froomeri eraso egin dio ikusle batek

Chris Froome Frantziako Tourreko liderra oso haserre agertu da helmugan, lasterketan zihoala ikusle batek pixez betetako poltsa bat bota diolako. Ikusleak dopina leporatu dio britainiarrari. Syko txirrindulariaren ustez, horrelako erasoak zenbait hedabidek Skyren inguruan zabaldtutako susmoe ondorio dira.


frame>