Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

baieztatuta

Landa eta Nieve, Skyrekin Tourrera

eitb.eus

Euskal txirrindulariak Chris Froome lagunduko dute bere laugarren Tourra irabazten.  

Mikel Landa gasteiztarrak eta Mikel Nieve nafarrak Frantziako Tourreko 104. edizioan hartuko dute parte Team Sky taldearekin.

Chris Froomek maila handiko bi euskal txirrindulari izango ditu ondoan Tourra berriro irabazten laguntzeko, bere laugarrena izango litzateke.

Taldea honako hau izango da: Chris Froome, Mikel Landa, Mikel Nieve, Sergio Henao, Vasil Kiryienka, Christian Knees, Michal Kwiatkowski, Luke Rowe eta Geraint Thomas.