Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

6. etapa

Kittel nagusitu da Troyeseko helmugan eta bere bigarren garaipena lortu du

Erredakzioa

Marcel Kittel alemaniarrak irabazi du Tourreko 6. etapa, esprintean Demare eta Greipel gaindituta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Froomek lidertzari eutsi dio.

7:59

Marcel Kittel (Quick-Step Floors) alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourraren 6. etapa, 216 kilometro izan dituen Vesoul eta Troyes herrien artean egin dena. Chris Froomek (Sky) lidergoari eutsi dio.

Esprintean erabaki da irabazlea eta azken metroetan Kittel izan da onena. Arnaud Demare (FDJ) izan da bigarren eta Andre Greipel (Lotto Soudal) hirugarren. Eroriko gabeko iritsiera garbia izan da. Marcel Kittelek bigarren garaipena eskuratu du aurtengo Tourrean, bigarren etapa ere irabazi baitzuen.

Eguneko ihesaldian Perrig Quemeneur (Direct Energie), Vegard Stake Laengen (UAE) eta Frederik Backaert (Wanty-Groupe Gobert) izan dira protagonista. Etapa hasieran ihes egin dute, baina tropelak helmugarako 3 kilometro falta izan direnean harrapatu ditu.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Christopher Froome (Sky) da liderra Geraint Thomas taldekidearekiko 12 segundoko abantaila duelarik. Britainiarrak 14 segundo ateratzen dizkio Fabio Aru (Astana) italiarrari.