Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAAILAREN 1ETIK 23RA

Gorka Izagirre eta Alex Aranburu, Tourrerako Movistar taldeko hautatuen artean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi txirrindulari gipuzkoarrak Enric Masekin batera arituko dira Balearreko txirrindulariak 2020an erdietsi zuen bosgarren postua hobetzeko ahaleginean.

  • Gorka Izagirre, 2022ko Frantziako Tourreko 1. etapan

    Gorka Izagirre, 2022ko Frantziako Tourreko 1. etapan. Argazkia: EFE

Gorka Izagirre (Ormaiztegi) eta Alex Aranburu (Ezkio-Itsaso) txirrindulari gipuzkoarrak Movistar Teamek uztailaren 1ean Bilbon hasiko den Frantziako Tourra korritzeko hautatu dituen zortzi kideen artean egongo dira.

Horrenbestez, Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldeak Enric Mas izango du taldeburu, eta haren bizkartzain lanetan jardungo duten Matteo Jorgenson, Nelson Oliveira, Antonio Pedrero, Ruben Guerreiro, Gregor Mühlberger, Gorka Izagirre eta Alex Aranburu.

Iazko Espainiako Vueltako txapeldunordea den Masek, ezin izan zuen amaitu 2022ko Frantziako lasterketa, eta egoera hura ahazten eta 2020an erdietsitako bosgarren postua hobetzen ahaleginduko da.