Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

18. etapa

Mark Cavendishen erakustaldia esprintean

Erredakzioa

Britainiarrak Goss eta Sagan gainditu ditu azken metroetan, eta bere bigarren garaipena eskuratu du aurtengo Frantziako Tourrean. Wigginsek lidergoan jarraitzen du.

01:36
Cavendishen esprint ikusgarria

Mark Cavendish britainiarrak irabazi du esprintean Frantziako Tourraren 18. etapa (222,5 kilometro Blagnac eta Brive La Gaillarde artean). Bradley Wigginsek, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Cavendishek esprint ikusgarria egin du eta azken metroetan Goss eta Sagan gainditu ditu. Eguneko ihesaldia 16 txirrindularik osatu dute, baina azken kilometroetara Luis Leon Sanchez eta Nicolas Roche (AG2R) heldu dira, ihesaldian. Etaparen amaiera ikusgarria izan da. Cavendish jaun eta jabe izan da esprintean.

Helmugara heltzeko 70 bat kilometroren faltan hasi da tropela ihesaldia harrapatzeko lanean. Lissac-sur-Couze igoeran harrapatu dituzte.

Haimar Zubeldiak 33. postuan bukatu du 18. etapa eta sailkapen nagusian zazpigarren dago, liderrarengandik 10:11ra.

18. etaparen sailkapena:
1. Mark Cavendish (GBR/Sky) 04:54:12
2. Matthew Harley Goss (AUS/Orica) d.b.
3. Peter Sagan (SVK/Liquigas) d.b.
4. Luis Leon Sanchez (ESP/Rabobank) d.b.
5. Nicolas Roche (IRL/AG2R) d.b.
6. Tyler Farrar (USA/Garmin) d.b.
7. Borut Bozic (SLO/Astana) d.b.
8. Sebastien Hinault (FRA/AG2R) d.b.
9. Daryl Impey (RSA/Orica) d.b.
.10. Samuel Dumoulin (FRA/Cofidis) d.b.

Sailkapen nagusia:
1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 83:23:18
2. Christopher Froome (GBR/Sky) a 2:05
3. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) a 2:41
4. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) a 5:53
5. Tejay Van Garderen (USA/BMC) a 8:30
6. Cadel Evans (AUS/BMC) a 9:57
7. Haimar Zulbeldia (EUS/RadioShack) a 10:11
8. Pierre Rolland (FRA/Europcar) a 10:17
9. Janez Brajkovic (SLO/Astana) a 11:00
.10. Thibaut Pinot (FRA/Bigmat) a 11:46

19. etapa 53.5 kilometroko erlojuopekoa izango da. Faboritoak 16:00etatik aurrera irtengo dira.