Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Erlojupekoaren ostean

Zubeldia: 'Sentsazio onak berreskuratu ditut Tour honetan'

Erredakzioa

"Ondo aurkitu naiz, Tour amaieran sentsazio onak izatea zaila da, baina nuen guztia eman dut. Poz handia hartu dut", adierazi du RadioShack taldeko txirrindulariak.

00:19
Haimar Zubeldia, pozik egindako Tourrarekin
Haimar Zubeldiak Tourra seigarren postuan amaituko du eta oso pozik azaldu da emaitzarekin. Tourrean sentsazio onak berreskuratu dituela erantsi du gipuzkoarrak.

"Ondo aurkitu naiz, Tour amaieran sentsazio onak izatea zaila da, baina nuen guztia eman dut. Poz handia hartu dut", adierazi du RadioShack taldeko txirrindulariak Chartreseko erlojupekoaren ostean. Bradley Wiggins irabazlearengandik 5:32ra helmugaratu da.

Cadel Evansen denboren berri izan ahala animatu dela ziurtatu du euskal txirrindulariak. Sailkapen nagusian Australiako txirrindularia gainditu du Zubeldiak.

Taldeko giroaren inguruan, "Tour samurra ez" dela izan esan du Zubeldiak, baina ez du azalpen gehiagorik eman.

Azken etapa hasi baino lehen prentsaurrekoa emango du Zubeldiak igande honetan.