Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Aurkezpena

2013ko Vueltak mendian bukatuko diren hamaika etapa izan ditzake

Erredakzioa

Aurkezpen ofiziala urtarrilaren 12an izango da, Vigon, baina badirudi hamaika etapa mendian bukatuko direla.

  • Contador, 'Purito' eta Valverde Vueltan. Argazkia: EFE

    Contador, 'Purito' eta Valverde Vueltan. Argazkia: EFE

2013ko Vuelta datorren larunbatean, urtarrilaren 12an, aurkeztuko da Vigon, eta biciciclismo.com web orrialdeak aurreratu duen arabera, hamaika etapa mendian bukatuko dira.

 Bi mendate Galizian izan litezke (Alto da Groba eta Lobeira), hiru Andaluzian (Peñas Blancas, Valdepeñas eta Haza Llana), hiru Pirinioetan (Gallina, Formigal eta beste bat), bat Kantabrian (Fuente De), eta bi Asturiasen (Naranco eta Angliru).

Aurreneko gainak Galiziako lurretan helduko dira, bigarren eta hirugarren etapetan, eta itzuliko azkeneko txanpan ere mendi garrantzitsuetan bukatuko dira etapak. Ostegunean, Fuente De, ostiralean Naranco eta Madrilera heldu aurretik Angliru.