Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Twitterren iragarri du

Alberto Contadorrek ez du Vueltan parte hartuko

Erredakzioa

Frantziako Itzulian erorikoa izan zuen eta ondorioz etxean amaitu. Nahiz eta hasieran Vueltan egongo zela esan, azkenean ez du parte hartuko.

  • Alberto Contador

    Alberto Contador. EFE

Alberto Contadorrek Frantziako Tourra utzi behar izan zuen, 10. etapan, erorikoa izan eta berna-hezurra hautsi eta gero.

Madrilera heltzean hainbat proba egin zizkioten Tinkoff taldeko txirrindulariari. Azkenean, "tratamendu kontserbadorearekin" gainditu beharko du Pintokoak lesioa.

Bere helburua Vueltan (abuztuaren 23tik irailaren 14ra) parte-hartzea zen, baina azkenean ez da egongo. Twitterren bidez gaur iragarri du ez dela prest egongo parte harzteko.