Itxi

Espainiako Vuelta 2023

10. etapa

Contador da Vueltako lider berria

Erredakzioa

Tony Martin alemaniarrak irabazi du Borjako erlojupekoa, Uranen eta Cancellararen aurretik. Quintanak erorikoa izan du.

0:57

Tony Martin alemaniarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 10. etapa (36,7 kilometroko erlojupekoa, Veruelako Monasterio eta Borja artean), eta Alberto Contador (Tinkoff) espainiarra da probako lider berria. Nairo Quintanak, bestalde, erorikoa izan du Moncayoko jaitsieran.

Aurreikuspenak bete ditu Tony Martinek eta bera izan da jardunaldiko onena, 47.02ko denbora eginda. Riborgerto Uran eta Fabian Cancellara bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Contadorrek laugarren bukatu du. Quintana (Movistar) kolonbiarrak hiru minutu galdu ditu, erorikoaren ondorioz.

Asteazkenean hamaikagarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 153 kilometro izango ditu Iruñea eta Aralarko San Miguel artean.

10. etapa:

1. Tony Martin (GER-Omega Pharma) 0:47:02

2. Fabian Cancellara (SUI-Trek Factory Racing) 00:11

3. Rigoberto Urán (COL-Omega Pharma) 00:15

4. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo) 00:39

5. Samuel Sánchez (ESP-BMC Racing) 00:48

6. Cadel Evans (AUS-Katusha) 00:49

7. Vasil Kiryienka (BLR-Team Sky) 00:58

8. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 01:01

9. Jesse Sergent (NZl-Trek Factory Racing) 01:13

10. Christopher Froome (GBR-Sky) 01:32

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo) 36h:45:49

2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 00:27

3. Rigoberto Uran (COL-Omega Pharma) 00:59

4. Winner Anacona Gomez (COL-Lampre Merida) 01:12

5. Christopher Froome (GBR-Sky) 01:18

6. Joaquim Rodriguez Oliver (ESP-Katusha) 01:37

7. Samuel Sanchez (ESP-BMC Racing) 01:41

8. Fabio Aru (ITA-Astana) 02:27

9. Robert Gesink (NED-Belkin) 02:38

10. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) 02:59