Itxi

Espainiako Vuelta 2023

13. etapa

Dani Navarro nagusitu da Cabarcenoko helmugan

Erredakzioa

Asturiarra arriskatu egin da azken kilometroetan, eta Dani Morenoren eta Keldermanen aurretik irabazi du. Contadorrek jarraitzen du lidergoan.

0:50

Dani Navarro (Cofidis) txirrindulariak irabazi du Espainiako Itzuliaren 13. etapa (188,7 kilometro, Belorado eta Cabarceno artean). Jardunaldiak hiru mendate izan ditu, eta helmuga, maldan gora.

Navarro asturiarra, azken kilometroetan arriskatu, eta bakarrik helmugaratu da. Dani Moreno sailkatu da bigarren eta Kelderman hirugarren. Alberto Contadorrek (Tinkoff), bestalde, lidergoan jarraitzen du. Bigarren postuan Valverde dago, eta ondoren, Rigoberto Uran.

Ihesaldiek protagonismoa izan dute gaurkoan. Hainbat saiakera egon dira etaparen hasieran, baina sendoena Alexey Lutsenkok (Astana), Damien Gaudinek, Damiano Cunegok eta Luis Leon Sanchezek (Caja Rural) osatu dute.

Larunbatean hamalaugarren etapa jokatuko da, Santander eta La Camperona artean (200 kilometro).

13. etapa:

1. Daniel Navarro (ESP-Cofidis) 4:21:04

2. Daniel Moreno (ESP-Kathusa) 00:02

3. Wilco Kelderman (NED-Belkin-Pro Cycling Team) d.b.

4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 00:05

5. Nacer Bouhanni (FRA-FDJ.fr) d.b.

6. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) d.b.

7. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo) d.b.

8. Robert Gesink (NED-Belkin) d.b.

9. Daniel Martin (IRL-Garmin Sharp) d.b.

10. Gianluca Brambilla (ITA-Omega Pharma - Quick-Step) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo) 48h:59:23

2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 00:20

3. Rigoberto Uran (COL-Omega Pharma) 01:08

4. Christopher Froome (GBR-Sky) 01:20

5. Joaquim Rodriguez Oliver (ESP-Katusha) 01:35

6. Samuel Sanchez (ESP-BMC Racing) 01:52

7. Fabio Aru (ITA-Astana) 02:13

8. Winner Anacona (COL-Lampre) 02:37

9. Robert Gesink (NED-Belkin) 02:55

10. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) 03:51.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea