Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Liderraren adierazpenak

Contador: 'Ez dugu Froome urruntzeko izan dugun aukera aprobetxatu'

Erredakzioa

Britainiarrarekin zuen errenta pixka bat handitzea lortu du, baina Alejandro Valverde eta Purito Rodriguez txirrindulariak gertuago ditu orain Pintokoak sailkapen nagusian.

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Alberto Contador. Argazkia: EFE

Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) lidergoari eutsi dio Espainiako Itzuliaren 15. etapan, baina ez du jardunaldia erabat kontent bukatu eta Froome gehiago urruntzeko izan duten aukera aprobetxatu ez dutela uste du.

"Ez dugu Chris Froome bezalako aurkaria lehiatik at uzteko aukera baliatu, laguntza falta izan zaigu", azpimarratu du.

Britainiarrarekin zuen errenta pixka bat handitzea lortu du, baina Alejandro Valverde (Movistar) eta Purito Rodriguez (Katusha) txirrindulariak gertuago ditu orain Pintokoak sailkapen nagusian.