Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Galizian

Vuelta azken txanpan sartuko da

Erredakzioa

Faboritoek oraindik ere "edozer gauza gerta" litekeela adierazi dute, sailkapen nagusiak kontrakoa esaten duen arren.

  • Ezkerretik eskumara: Purito, Contador eta Valverde. Argazkia: EFE

    Ezkerretik eskumara: Purito, Contador eta Valverde. Argazkia: EFE

Espainiako Itzulia azken txanpan sartu da. Bost etapa geratzen dira aurtengo edizioari agur esateko, eta faboritoek oraindik ere "edozer gauza gerta" litekeela adierazi dute, sailkapen nagusiak kontrakoa esaten duen arren.

Alberto Contadorrek lidergoa sendotu zuen astelehenean lortutako garaipen handiari esker. Sailkapen nagusian, 1:36ko aldea dauka Alejandro Valverderekin eta 1:39koa Froomekin. "Purito" Rodriguez laugarren postuan dago, 2:29ra.

Monte Castroveko edota Cangas do Morrazoko etapak (18 eta 19) erabakigarriak izango dira, eta are gehiago 9,9 kilometro izango dituen erlojupekoa.

"Pozik egoteko modukoa da, baina bost egun geratzen dira", adierazi du Contador Vueltako liderrak sailkapenean duen abantailari buruz galdetu diotenean.