Itxi

Espainiako Vuelta 2023

20. etapa

Contadorrek erabakita utzi du Vuelta

Erredakzioa

Pintoko txirrindulariak atzean utzi du Froome, helmugara heltzeko 800 metro inguru geratzen zirenean.

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Alberto Contador. Argazkia: EFE

Alberto Contadorrek (Tinkoff) irabazi du Espainiako Itzuliaren 20. etapa (185 kilometro, Santo Estevo de Ribas de Sil eta Puerto Ancares artean). Bera da Vueltako behin-behineko irabazlea.

Contadorrek Froome gainditu du helmugara heltzeko 800 metro inguru geratzen zirenean. Britainiarra hamabost segundora sartu da, eta Valverdek Pintokoak baino 55 segundo gehiago behar izan ditu.

Coppel (Cofidis), Mederel (Europcar), Poels (Omega) eta Niemiec (Lampre) txirrindulariek osatu dute jardunaldiko ihesaldia, baina ez dute garaipena eskuratzeko aukerarik izan.

Igandean jokatuko da Vueltako azken etapa, 9,7 kilometroko erlojupekoa. Okerrik ezean, Contadorrekin batera Froomek (1:38-ra) eta Valverdek (2:38-ra) osatuko dute podiuma.

20. etapa:

1. Alberto Contador Velasco (ESP-Tinkoff Saxo) 5h:11:43

2. Christopher Froome (GBR-Sky) 00:16ra

3. Alejandro Valverde Belmonte (ESP-Movistar) 00:57ra

4. Joaquim Rodriguez Oliver (ESP-Katusha) 01:18ra

5. Fabio Aru (ITA-Astana) 01:21era

6. Warren Barguil (FRA-Giant Shimano) 02:51ra

7. Giampaolo Caruso (ITA-Katusha) 02:55era

8. Samuel Sanchez (ESP-BMC) 02:58ra

9. Daniel Navarro García (ESP-Cofidis) 03:15era

10. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) 03:20ra

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador Velasco (ESP-Tinkoff Saxo) 81h 12:13

2. Christopher Froome (GBR-Sky)  01:37ra

3. Alejandro Valverde Belmonte (ESP-Movistar) 02:35era

4. Joaquim Rodriguez Oliver (ESP-Katusha) 03:57ra

5. Fabio Aru (ITA-Astana) 04:46ra

6. Samuel Sanchez (ESP-BMC) 10:07ra

7. Daniel Martin (IRL-Garmin Sharp) 10:24ra

8. Warren Barguil (FRA-Giant Shimano) 12:13ra

9. Daniel Navarro García (ESP-Cofidis) 13:09ra

10. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) 13:15era