Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Ibilbidea

Gasteiztik irtengo da 2015eko Vueltako etapa bat

Erredakzioa

Arabako hiriburuan hasiko da lasterketako 14. etapa, eta Kantabrian bukatuko da, ahaldun nagusi Javier de Andresek baieztatu duen bezala.

  • Bennati, azken irabazlea Gasteizen / EFE.

    Bennati, azken irabazlea Gasteizen / EFE.

Gasteizek hartuko du 2015eko Espainiako Itzuliko 14. etaparen hasiera. Javier de Andresek, Arabako ahaldun nagusiak, irteera hartzeko akordioa baieztatu du.

Hitzarmena Javier Guillenek, Espainiako Itzuliaren zuzendari nagusiak, Arabako hiriburura egingo duen bisitan itxiko da, eta azken zehaztasunak konponduko dira.

2011n igaro zen azken aldiz Vuelta Gasteizetik. Bilbon hasitako etapa bukatu zen Arabako hiriburuan. Daniele Bennatik irabazi zuen.