Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Larunbatean hasiko da

Landa: 'Podiumera igotzea ametsa da, baina ez da erraza izango'

Agentziak | Erredakzioa

"Perfektua litzateke lehen hiruren artean geratzea, baina ez da batere erraza, batez ere Giroaren ostean denbora luzea eman dudalako lehiatu barik", esan du arabarrak.

  • Mikel Landa, Italiako Giroan. Efe.

    Mikel Landa, Italiako Giroan. Efe.

Espainiako Vueltan podiumera igotzea "ametsa" litzateke, baina "ez da batere erraza", aitortu du Mikel Landa Astana taldeko txirrindulariak, prentsaurrekoan.

"Taldean txirrindulari bat gehiago naiz, hiru aukerarekin etorri gara hona, baina beste batzuek esperientzia handiagoa dute, eta haietaz ikasten jarraitu behar dugu", esan du kazetarien aurrean.

Lehen hiruren artean sailkatzeko aukeren inguruan galdetuta, umiltasuna eta "profil baxua" aipatu ditu. "Niretzat perfektua litzateke lehen hiruren artean sartzea, baina ez da batere erraza, batez ere Giroaren ostean denbora luzea eman dudalako lehiatu barik", azaldu du.