Itxi

Espainiako Vuelta 2023

14. etapa

Alessandro de Marchi gailendu da laino artean

Agencias | Redacción

Sailkapen nagusian, Aruk lider jarraitzen du, eta Mikel Nieve zortzigarren postutik seigarrenera igo da, eta Romain Sicardek hamargarrenari eusten dio.

0:36

Alessandro de Marchi (BMC Racing Team) taldeko italiarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 14. etapa. Txirrindulariak Gasteiztik atera dira eta Alto Campoon izan dute helmuga, Fuente del Chivon, hain zuzen, 215 kilometro egin ostean. Edizio honetako etaparik luzeena izan da, eta jarraian egingo dituzten hiru mendi-etapetako lehena.

Marchi iazko Vueltako protagonistetako bat izan zen, eta orduan bezala, aurten ere etapa bat irabaztea lortu du, 2015ean izandako arazo fisikoak gainditu ondoren.

Italiarrak Cherelek azken lau kilometroetan egindako bi erasoei eustea lortu du, eta azkenean berak jo du behin betiko kolpea.

Faborito nagusiei dagokienez, Fabio Aruk ahulaldia izan du, erasoa goizegi jo ostean.

Nairo Quintanak (Movistar) eta 'Purito' Rodriguezek ere eraso egin dute, baina ez dute lortu italiarrari denbora aipagarria ateratzea.

Sailkapen nagusian, Mikel Nievek gora egin du, zortzigarren postutik seigarrenera, eta Romain Sicardek hamargarren postuari eusten dio.

 

"600">