Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Urdaxen beste etapa bat

Bilbon amaituko da 2016ko Espainiako Itzuliko hamabigarren etapa

Erredakzioa

2011. urtean izan zen Vuelta Bilbotik pasa zen azken aldia eta 2016ko irailaren 1ean berriro etapa bukaera bat hartuko du. Zehaztu gabeko beste etapa amaiera bat Urdaxen izango da.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela. Argazkia: EFE

Vuelta txirrindularitza munduko hiru lasterketa handietako bat da, eta 2016. urtean Espainiako Itzuliko hamabigarren etapa Bilbon amaituko da. 2011. urtean pasa zen Vuelta azken aldiz Bilbotik. Antolatzaileak oso pozik agertu ziren Bilbon amaitu zen etaparekin eta Bizkaiko hiruburuak berriro etapa amaiera bat hartzea zuten helburu. Hala izango da 2016an.

Irailaren 1ean amaituko da Vueltako 12. etapa Bilbon. Corrales de Buelnan hasiko da etapa eta Bilbon izango du amaiera. Ibilbidea ez dago guztiz zehaztuta oraindik. Baina Bilbokoa ez da Euskal Herrian bukatuko den etapa bakarra izango; Urdaxen (Nafarroa) amaituko baita beste etapa bat. Urdaxen amaituko den etaparen data eta ibilbidea zehazteke daude oraindik.

Duela egun batzuk 2016ko Vueltako lehen etapak filtratu ziren, eta hauexek dira:

Abuztuak 20. Lehen etapa: Balneario Laias (Cenlle, Ourense) - Parque Náutico de Castrelo de Miño (Ourense), 28 km Erlojuaren kontra.
Abuztuak 21.  2. etapa: Ourense - Pontevedra
Abuztuak 22. 3. etapa: Marín (Pontevedra) - Mirador Ézaro (A Coruña)
Abuztuak 23. 4. etapa: Betanzos (A Coruña) - San André de Teixidó (Cedeira)
Abuztuak 24. 5. etapa: Maceda (Ourense) - Lugo
Abuztuak 25. 6. etapa: Monforte - Luintra (Nogueira de Ramuín, Ourense) 
Abuztuak 26. 7. etapa: Comarca Puebla de Sanabria
Abuztuak 27. 8. etapa: Villalpando (Zamora) - La Camperona
Abuztuak 28. 9. etapa: Cistierna (Leon) - Naranco
Abuztuak 29. 10. etapa: Lugones - Covadongako lakuak
Abuztuak 30. Atseden eguna.
Abuztuak 31. 11. etapa: Lastres - Peña Cabarga

Irailak 1. 12. etapa: Corrales de Buelna-Bilbo