Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Lasterketa

Espainiako Itzuliak aldaketak eragingo ditu Bilbon, irailaren hasieran

eitb.eus

Lasterketak bi egun emango ditu Bilbon, irailaren 1a eta 2a. 12. etaparen amaiera eta 13.aren hasiera hartuko ditu hiriburu bizkaitarrak.

  • Aurreko edizioko etapa baten amaiera. Argazkia: Efe.

    Aurreko edizioko etapa baten amaiera. Argazkia: Efe.

Espainiako Itzuliko tropela irailaren 1ean (eguena) sartuko da Zorrotzatik 16:00ak aldera. Uriko barruti guztietan zehar pasatuko da Ibaiondotik eta Errekaldetik izan ezik. Elorritxuetara (Vivero) birritan igoko dira eta etaparen helmuga Kale Nagusian izango da.

13. etapa irailaren 2ko (barikua) 12:30ean abiatuko da Bilboko Udaletxetik.

Zirkulazio-kontrolaren ardura Bilboko Udaltzaingoarena izango da, Ertzaintzarekin elkarlan estuan. Bilboko Udaltzaingoak ohi baino lan handiagoa egingo du segurtasunari begira.

Bilboko Udala operatibo bat prestatzen ari da zirkulazioan eragina ahalik txikiena izateko. Horretarako ibilbide alternatiboak prestatu nahi ditu uriko kale nagusietan, baita Bilbobus zerbitzuarentzat ere.

Egun horietan bietan txirrindularitza probak eragindako kaleak itxita egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako.  Herritarrei aldaketak ohartaraziko dizkio udalak, eraginpeko atarietan oharrak eta irrati eta egunkariren batean iragarkiak jarriz.

garkiak jarriz.