Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Itzulia (3. etapa)

Ruben Fernandez da lider berria Movistarren erakustaldiaren ostean

Erredakzioa

Alexandre Geniez (FDJ) izan da hirugarren etapako irabazlea. Valverde eta Froome batera iritsi dira, eta 28 segundo atera dizkiote Alberto Contadorri. Igor Anton zazpigarren izan da.

Alexandre Geniez (Francaise) frantziarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren hirugarren etapa, Marin eta Ezaro (176,4 kilometro) artekoa. Ruben Fernandez (Movistar) da lasterketako lider berria.

Geniez ihes eginda iritsi da helmugara, eta Ruben Fernandez izan da bigarren, 19 segundora. Ondoren, Alejandro Valverde (Movistar) eta Christopher Froome (Sky) sartu dira. Movistarrek erakustaldia eman du azken igoeran. Tropela txikitu egin du, eta hiru txirrindulari sartu ditu lehen sei postuetan. Nairo Quintana seigarren izan da, eta Igor Anton, zazpigarren.

Alberto Contador izan da kaltetuena 3. etapan. Pintokoak Valverdek eta Froomek baino 28 segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko. Gainera, Nairo Quintanak ere 22 segundoko aldea atera dio. Sailkapen nagusian, Ruben Fernandezek 7 segundo ateratzen dizkio bigarrenari, Alejandro Valverderi, eta 11 segundo hirugarrenari, Chris Froomeri. Alberto Contador minutu bat eta 31 segundora dago.

"356">