Itxi

Artea

Streaminga

Jarraitu zuzenean Jeff Koonsen mintzaldia, Guggenheim museotik

N.V. | eitb.eus

eitb.eus-ek estatubatuar artistaren eta Norman Rosenthal haren lanean aditua den arte-historialariaren arteko elkarrizketa eskainiko du zuzenean, gaztelaniara bikoiztuta, 18:30etik aurrera.

Jeff Koonsek eta Norman Rosenthalek, artistaren lanean aditua den arte-historialari eta komisarioak, solasaldia izango dute gaur Bilbon, Jeff Koons: Atzera begirakoa erakusketari eta, oro har, artistaren lanari, nortasunari eta ikuspegi artistikoari buruzko azalpen "argi eta bereziak" emateko, Guggenheim museoko arduradunek azaldu dutenez.

eitb.eus webguneak streaming bidez eskainiko du atzo Bilboko museoan aurkeztutako erakusketari eta Pennsylvanian 1955ean jaiotako artistaren obrari buruzko zertzelada asko emango dituen solasaldia.

Jeff Koons Puppy Bilboko Guggenheim museoaren ataria zaintzen duen artelanaren eta eraikinaren atzealdeko terraza apaintzen duten tulipen egilea da, eta bizirik dela obra baten truke diru gehien bildu duen artista da; izan ere, Ballon Dog (Orange) lana 51,6 milioi euroan saldu zen. Hala ere, beretzat alderdi ekonomikoak “interes apurrik ere” ez duela esan zuen atzo argi eta garbi, eta "bizitzaren energia islatzeko eta artista hobea izateko" jarduten dela adierazi zuen.

“Nire ustez, oso dotore eta fresko gelditu dira nire lanak. Jendeak oso argi ikus ditzake aro ezberdinak. Lehen urteetako lanak sentsazio fisikoekin lotuta daude, inplikazioarekin eta elkarrizketa filosofikoarekin; gero, artelan islatzaileak eta orekari buruzkoak, izaeraren egoerei begiratzen dieten lanak, etorri ziren”, esan du erakusketa bisitatu ondoren.


 

">