Itxi

Artea

Deshobiratzea

Ilea, azazkalak eta bi hezur hartu dituzte Daliren gorputik

Agentziak | Erredakzioa

Aitatasun demanda bat argitzeko proba genetikoak egin ostean, berriro lurperatuko dituzte gorpuzkiak. Gala-Dali Fundazioaren iritziz, deshobiratzea ez da zilegi, eta auzitara jo lezake.

  • Bost orduz egin dituzte deshobiratze lanak. Argazkia: Efe.

    Bost orduz egin dituzte deshobiratze lanak. Argazkia: Efe.

Bart, ostegunarekin, Salvador Dali artistaren gorpua deshobiratu duten auzitegiko medikuek ile apur bat, azazkalak eta bi hezur luze hartu dituzte, eta aitatasun demanda baten ondorioz egin beharreko proba genetikoak gauzatutakoan berriz utziko dituzte dagokien tokian, hilotzaren “osotasuna” errespetatze aldera.

Lluis Peñuelas Gala-Dalí Fundazioaren idazkariak gaur goizean azaldu duenez, 20:00etan abiatu zituzten deshobiratze lanak, bart, eta gaur (ostirala) goizaldeko ordu batean amaitu dituzte. Pilar Abelek Daliren alaba dela aldarrikatu izanak zabaldu du prozesu hau guztia.

Fundazioaren aburuz, kataluniar artistaren gorpua deshobiratu izana ez da zilegi inondik inora, eta hori egin beharra ekarri duen ebazpen judizialak ez du ezein oinarririk.