Itxi

Artea

Bizkaia

Ibarrolak paperean egindako azken lanak ikusgai, larunbat honetatik aurrera Durangon

agentziak | eitb media

Erakusketa gaur ireki behar zuten, baina larunbatera atzeratu dute artistaren heriotzagatik. Paperean egindako olio-pinturak eta 'frottage'ak ikusi ahal izango dira, paperean egindako 'collage' eta eskultura batzuekin batera.

  • Agustín Ibarrola, en una imagen de archivo. Foto: EITB

    Agustín Ibarrola, en una imagen de archivo. Foto: EITB

Durangoko (Bizkaia) Museoak bihar arte atzeratu du Agustin Ibarrolak egindako azken lanak jasotzen dituen erakusketa. Gaur zen ateak irekitzekoa, baina larunbatera atzeratzea erabaki dute artistaren heriotza dela eta, familiarekiko begirunez.

'Papera ardatz' izeneko erakusketa urtarrilaren 28ra arte egongo da irekita, eta bertan ikusi ahal izango dira 1997tik 2022ra artista basauriarrak ideia laborategi gisa egindako tamaina txiki eta ertaineko lanak.

Paperean egindako olio-pinturak eta 'frottage'ak bildu dituzte, paperaren gainean osatutako 'collage' eta eskultura batzuekin batera.

Ibarrolak Omako baserriko estudioan egiten zituen lanak dira, pintura moderno-garaikidearen oinarrizko elementuen (forma, lerroa, kolorea, masa eta bolumena) arteko harremana ezartzen duten legeen ikerkuntza.

Irritzi Ibarrola, artistaren semea, da erakusketaren komisarioa, eta azpimarratu du esposizioan paperaren erabilera eta artistaren "alderdi intimistarena eta esperimentalena" erakutsi nahi dituztela.