Itxi

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Cris Laguna eta Antton Aranburu joango dira BECeko finalera

Eider Garaikoetxea | eitb.com

eitb.com-eko zozkatzen zituen bi sarrera bikoitzak lortuta, pozarren agertu dira biak, abenduaren 15erakoak aspaldi agortu baitziren.

  • 260 lagunek hartu dute parte

    260 lagunek hartu dute parte zozketan. Argazkia: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Cris Laguna laudioarra eta Antton Aranburu usurbildarra, 260 izenen artean eurenak izan dira Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarreren zozketaren zakutik atera ditugunak.

Biek pozarren hartu dute albistea, abenduaren 15erako sarrerak aspaldi agortu baitziren. Aranburuk, gainera, asteburuan bete ditu urteak, eta urtebetetze opari ederra izan dela aitortu digu.

2009ko finalaren oroitzapen hau utzi zigun Cris Lagunak azaroaren 25ean EITB Kulturak Facebooken duen orrialdean: "Sua gaietan, Maialen Lujanbio:...edota jakin dena,berotzen duena/eta bi begiradek, gordetzen dutena".  Bi egun geroago, 27an, Lujanbio gogoan hartuta, beste hau partekatu zuen Antton Aranburuk: "2009ko oroitzapen bat... Lehenengo aldiz emakume baten burun txapela ikustia. Aurten berriz?¿?"

Galdera horren erantzuna zein izango den ikusi ahalko dute biek ala biek abenduaren 15ean. Zortea eduki dute, azaroaren 12an eitb.com-ek abiatutako zozketan beste 258 lagunek parte hartu dutelako. Denoi eskerrak eman nahi dizkiegu, gurekin sare sozialen bitartez partekatu dituzten oroitzapen goxoengatik.