Itxi

Bertsolaritza

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Iratxe Ibarrak irabazi du lehen finalaurrekoa eta finalera sailkatu da

Erredakzioa

Gaurko saioan 475,5 puntu lortu ditu, eta gaurko lehen postuari esker abenduaren 20an jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko du.

  • Iratxe Ibarra. Argazkia: Bertsozale elkartea

    Iratxe Ibarra. Argazkia: Bertsozale elkartea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu da larunbat honetan Etxebarrian, eta bertan Iratxe Ibarra markinarra nagusitu da. Horrenbestez, abenduaren 20an Miribillan jokatuko den finalerako txartela eskuratu du.

Etxebarriako frontoian jokatutako saiora 600 lagun inguru gerturatu dira eta giro beroa sortu dute.

Bertsolariek egin beharreko lanak amaituta, Iratxe Ibarrak eskuratu ditu puntu gehien (475,5 puntu). Haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Fredi Paia (474,5 puntu), Joseba Artza (469 puntu), Eneko Abasolo "Abarkas" (469 puntu), Ander Elortegi (467 puntu) eta Miren Amuriza (464 puntu). Gainerako bertsolariek bigarren finalaurreko puntuazioen zain geratuko dira.

Hurrengo saioa azaroaren 30ean izango da Urdulizen, eta hauek dira bertan arituko diren bertsolariak: Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Gorka Ostolaza "Potxis", Julen Erezuma, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.