Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Bertsolaritza

Finala, martxoaren 28an

Nafarroako Bertsolari Txapelketa gaur abiatuko da, Iruñean

Txapelketa martxoaren 28an amaituko da, Elizondon. Bederatzi saio jokatuko dituzte 30 bertsolarik.

  • Argazkia: Bertsozale Elkartea.

    Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42. edizioa gaur hasiko da, Iruñean, eta martxoaren 28an amaituko da, Elizondon. Bi hilabetean, bederatzi saio jokatuko dituzte 33 bertsolarik, inoiz baino gehiagok.

Parte-hartzaile kopuru handiaren ondorioz, lehen aldiz txapelketan izena eman dutenen artean kanporaketa bat jokatu zen abenduan, Iruñean. Sei bertsolari aritu ziren saio horretan, eta hiruk lortu zuten final-laurdenetako txartela. Hortaz, 30 bertsolarirekin abiatuko da final-laurdenetako fasea.

Bost final-laurden jokatuko dira otsailaren 7tik 22ra, Iruñea, Irurtzun, Zubiri, Lizarra eta Lakuntzan. Horietan, 18 bertsolari sailkatuko dira hiru finalaurrekoetarako. Berriozar (martxoak 7), Lesaka (martxoak 8) eta Burlatan (martxoak 15) izango dira horiek.

Azkenik, Elizondoko pilotalekuan jokatuko da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. Martxoaren 28an izango da, 17:00etan hasita. Bertan zortzi bertsolarik hartuko dute parte.

Asteburuan, lehenengo bi saioak

Bi saiorekin abiatuko da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Iruñean hasiko da aurtengo txapelketa. Katakraken jokatuko da lehen final-laurdena, 17:30etatik aurrera.

Iruñekoa ez da asteburuko saio bakarra izango, igandean Txapelketako bigarren final-laurdena jokatuko baita Irurutzunen.