Itxi

Bertsolaritza

Betrsolari Txapelketa Nagusia

Hauek dira final handiko aulkiak beteko dituzten zortzi bertsolariak

Aner Murua | Olatz Prat | EITB Media

Bilboko finalaurrekoaren ondoren, zehaztuta geratu da finalisten zerrenda. Batzuek badakite zer den hor egotea, beste batzuk lehen aldiz ariko dira. Hori bai, lehen finala izango da emakume bat baino gehiagorekin, orain arte Lujanbiok bakarrik lortu baitzuen finalera sailkatzea.

  • Finalean ariko diren zortzi bertsolariak.

    Finalean ariko diren zortzi bertsolariak.

Bertsolaritza irrikaz zegoen final handiko aulkiak nork betekoo zituen jakiteko eta Bilboko finalaurrekoaren ostean zehaztuta gelditu da finalean izango diren zortzi bertsoalarien zerrenda. 

Alaia Martin zen gaurko egunera lasaien iritsi dena, joan den astean matematikoki sailkatu baitzen finalerako Oiartzuarra aurrenekoz egongo da finalean, finalaurrekoetan puntuaziorik handiena lortuta, 1.405,5 puntu. Hona hemen kontutan hartzeko datu bat: Txapelketa Nagusiaren historia osoan, finalaurrekoetako irabazlea izan da txapela irabazi duena. 

Aitor Mendiluze bigarren postuan gelditu da finalaurrekoetan, 1.387,5 punturekin. Bigarren iritsi zen 2017ko finalera ere eta 2001etik izan diren final guztietan, seitan, aritu da. 

Seigarren aldiz ariko da final batean Sustrai Colina ere, oraingoan 1.378 punturekin lortu du hirugarren postua sailkapenean. 

Eta final bat gutxiagorekin, eta oraingoan sufrimendu apur bat gehiagorekin, Amets Arzallus 2013ko lorpena errepikatzen saiatuko da. Finalaurrekoetan bosgarren egin du, 1.350 puntu lortuta denera. 

Beñat Gaztelumendik ere finalerako txartela lortu du 1.373 puntu bilduta eta hirugarrenez ariko da final batean. 

Hilaren 18an, Nafarroa Arenan, Martinez gain, bi dira aurrenekoz ariko direnak final batean, Nerea Ibarzabal 1344,5 punturekin sailkatu dena, eta Joanes Illarregi, 1.332 punturekin azken txartela eskuratu duena.

Zazpi horiei batuko zaie, noski, Maialen Lujanbio hernaiarra. Zazpigarrenez ariko da final batean. 1997an final baterako pasea lortu zuen lehen emakumea izan zen, eta ordutik jokatu diren final guztietan aritu da eta horietako bitan txapela jantzi, gainera. 

Aurtengoa izango da, beraz, orain arte emakumezkoen parte hartze handiena izango duen finala.