Itxi

Bideoak

''Badena eta ez dena'', Mikel Urdangarinen eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren urteurrenak ospatzeko

MUSIKA

''Badena eta ez dena'', Mikel Urdangarinen eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren urteurrenak ospatzeko

AINHIZE VEGA | EITB MEDIA

"Badena eta ez dena" abeslari zornoztarraren eta BOSen arteko lankidetzaren emaitza da. Urdangarinen 140 abestietatik 14 aukeratu dituzte, eta abesti berri bat aurkeztuko dute Abandoibarrako lehen kontzertuan, Kirmen Uriberekin elkarlanean. Udazken amaieran kaleratuko dute diskoa.