Itxi

Albisteak

Durangoko Azoka 2012

Benito Lertxundik Argizaiola saria jaso du

Erredakzioa

Hunkituta eta eskerrak emanez hartu du saria abeslari oriotarrak. Euskal musikaren munduan Lertxundik egindako lana goraipatu dute Durangon egin dioten omenaldian.

01:23
Benito Lertxundi, Argisaiola sariarekin. Argazkia: EITB.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak omenaldi berezia egin dio Benito Lertxundi abeslari oriotarrari. Honek Argizaiola saria jaso du gaur, euskal musikaren munduan azken 50 urteotan egindako lanagatik. Hunkituta eta eskerrak emanez hartu du saria.

Jon Maiak aurkeztutako ekitaldian Lertxundiren kantuak izan ditu gogoan bertsolari gipuzkoarrak. Fernando Pessoaren hitzekin hasi du omenaldia, eta ondoren hainbat bertso eskaini dizkio. Halaber, Benito Lertxundiren doinuak entzun dira Durangon.

Ekitaldia San Agustin Kulturgunean egin dute.

Benito Lertxundiren musika ibilbidea

Benito Lertxundik ia 50 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Bere lehen abestiak, single euskarrian, 1967ean eta 1968ean kaleratu zituen arren, 1971an argitaratu zuen Benito Lertxundi izeneko bere lehen disko luzea. Orduz geroztik, bere kantuz osaturiko 16 erreferentzik (denetara 21 disko) ikusi dute argia. Diskografia oparo horren azkena, udaberrian kaleratu zuen Oroimenaren oraina dugu (Elkar).

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak omenaldi berezia egin dio Benito Lertxundi abeslari oriotarrari. Honek Argizaiola saria jaso du gaur, euskal musikaren munduan azken 50 urteotan egindako lanagatik. Hunkituta eta eskerrak emanez hartu du saria.Jon Maiak aurkeztutako ekitaldian Lertxundiren kantuak izan ditu gogoan bertsolari gipuzkoarrak. Fernando Pessoaren hitzekin hasi du omenaldia, eta ondoren hainbat bertso eskaini dizkio. Halaber, Benito Lertxundiren doinuak entzun dira Durangon.Ekitaldia San Agustin Kulturgunean egin dute.Benito Lertxundiren musika ibilbideaBenito Lertxundik ia 50 urte daramatza musikaren munduan murgilduta. Bere lehen abestiak, single euskarrian, 1967ean eta 1968ean kaleratu zituen arren, 1971an argitaratu zuen Benito Lertxundi izeneko bere lehen disko luzea. Orduz geroztik, bere kantuz osaturiko 16 erreferentzik (denetara 21 disko) ikusi dute argia. Diskografia oparo horren azkena, udaberrian kaleratu zuen Oroimenaren oraina dugu (Elkar).