Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Irati Jimenez: 'Apetak aginduta aukeratu ditut idazleak'

Natxo Velez | eitb.com

Irati Jimenez idazleak garai eta leku askotako idazleek gaur egun arte idazleentzat emandako aholkuak bildu ditu "Aizkora eta arkatza" liburuan. Antton Olariagak jantzi ditu idatziak ilustrazioekin.

6:40

Irati Jimenez idazleak "Aizkora eta arkatza" liburu aurkeztu du gaur goizean, Azokaren lehenengo egunean, Ahotsenean. Solasaldian esan duenez, lan honetan jite oso ezberdinetako idazleek historian zehar han-hor-hemen idazleei edo, profesionalak ez izanda ere, idazten dutenei emandako aholkuak bildu ditu lanean.

Denetariko idazleak agertzen dira lanean, hala nola Steimbeck, Bukowski, Stephen King, Borges edo Garcia Marquez... Eta apeta hutsak gidatu du idazlea beroriek aukeratzera.

Hitzaurrean Harkaitz Canok egin du, eta liburua Antton Olariagaren liburuek apaintzen dute.