Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2017: Meme lehiaketa antolatu dute

Euskara

Ama Hizkuntzaren Eguna

#MemeML, edo nola egin barre ama hizkuntza erabilita

EITB.EUS

2017/02/21

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a. Eleaniztasuna aldarrikatzeko eta hizkuntza gutxituen defentsa egiteko lehiaketa antolatu dute sare sozialetan, #MemeML etiketapean.

  • Maite Goñik (@euskaljakintza) lehiaketarako prestatutako 'meme'etako bat.

    Maite Goñik (@euskaljakintza) lehiaketarako prestatutako 'meme'etako bat.

    Maite Goñik (@euskaljakintza) lehiaketarako prestatutako 'meme'etako bat.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala, norberaren hizkuntzaren eta eleaniztasunaren aldeko mezua zabaldu du UNESCOk, eta aurten hezkuntza eleaniztasunaren garrantzia azpimarratu nahi izan du.

Adierazpen instituzionalarekin gogoetarako abagunea sortzeaz gain, dibertitzeko aitzakia ere eman du nazioarteko egun honek, eta Rising Voices erakundeak ama hizkuntzen 'meme' lehiaketa (Mother Language Meme Challenge) jarri du abian. 34 hizkuntzatan, tartean euskaraz, egin daiteke muntaia edo broma.

Egitekoa ez da bereziki zaila: irudia ('meme'ak sortzeko dauden erremintaren bat erabil daiteke edo norberak sortu) eta testua aukeratuta, Twitter, Facebook edota Instagramen zabaldu #MemeML eta dagokion hizkuntzaren etiketa erabilita (#euskara, esaterako). Erabiltzaile ugarik bat egin dute erronkarekin, eta dagoeneko hasi dira sareak astintzen. #MemeML eta #euskara etiketak Umap.eus-eko joeren zerrendaren lehen postuetan daude jada. Hona ale batzuk:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena