Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Jose Luis Alvares Enparantza Txillardegiren obra digitalizatu dute

Euskara

Ondarea

Txillardegiren idazlan guztiak digitalizatu ditu Jakinek

Agentziak | Erredakzioa

2017/03/22

Donostiar hizkuntzalari, idazle eta pentsalariaren obra osoa eta hari buruz idatzitako batzuk irakurri ahalko dira Sarean maiatzetik aurrera; guztira, 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde.

  • 2012ko urtarrilean hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillaregi'

    2012ko urtarrilean hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillaregi'

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' soziolinguista, idazle eta pentsalari donostiarraren obra osoa digitalizatu du Jakin Fundazioak, Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzarekin. Guztira, 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde daude digitalizatuta, eta maiatzetik aurrera egongo dira eskura Sarean.

Digitalizazioa hiru urteko lana izan da eta foru erakundeko Kultura Sailak eta Jakin Fundazioak sinaturiko hitzarmenaren babesean egin ahal izan da. Lan hau burututa, Txillardegiren obra osoa herritarren eskura geratzen da, "ezagutua, zabaldua, kontsultatua eta ikertua izan dadin".

Gipuzkoako Aldunditik gogoratu dutenez, Txillardegik, bizi zen artean, 55 urtean argitaratu zuen: lehen argitalpena 1956koa da, eta azkena 2011koa. Guztira, argitaratutako 1.634 idazlan katalogatu dira. Horietatik liburuak 40 dira eta artikuluak 1.352. Gaitegia zabala da: euskara, soziolinguistika, hizkuntza minorizatuak, euskalgintza, hezkuntza, nazio arazoa, sozialismoa, existentzialismoa eta beste.

Obra oparoa du, bai kantitatez eta bai gaitegiz, eta berak idatziaz gainera, bere gainean idatzitakoak, hari egindako elkarrizketak eta bere liburuen erreseinak ere digitaliztuta geratu dira. Guztira, 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde daude digitalizatuta.

Liburu, artikulu, iruzkin, eskuizkribu eta elkarrizketen ezagutza, arakatzea, identifikazioa, bilaketa, lortzea, digitalizatzea, txukuntzea eta zuzentzea, eta thesaurus propio baten araberako berariazko bilatzaile eraginkor batekin hornitzea suposatzen du digitalizazio lanak, arduradunek zehaztu dutenez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena