Itxi

Euskara

Pastorala

'Joanikot' pastoralaren testua, batuan eta zubereraz

EiTB

EiTBko Euskara Zerbitzuak 2017 pastoralaren testua batura ekarri du. Testua Joana Etxart mauletarrak ondu du, Joan Arberakoa 'Joanikot' kapitaina gaitzat hartuta.

Joanikot 2017ko uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an antzeztu zuten Altzai eta Lakarriko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2018ko Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EiTBren webgunean aurki daiteke.

Pastoralaren testua Joana Etxart mauletar ikertzaileak ondu du, Joan Arberoakoa "Joanikot" kapitaina gaitzat hartuta.

Joanikot kapitainak Nafarroa Garaiaren konkistan hartu zuen parte 1512an Gaztelako eta Aragoiko erreinuen zerbitzura baina, garaileen gehiegikeriak eta suntsipena ikusita, Henrike Albretekoaren bandora igaro, eta Nafarroa Garaia birkonkistatzeko gudukatu zen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea