Itxi

Literatura

Golardoa

Fernando Marias idazle bilbotarrak irabazi du Biblioteca Breve saria

Erredakzioa

Hain zuzen ere, 'La isla del padre' eleberriarekin irabazi du golardoa. Martxoan iritsiko da eleberria dendetara.

  • Fernando Marias idazle bilbotarra (hirugarrena ezkerretik). Argazkia: Seix Barral

    Fernando Marias idazle bilbotarra (hirugarrena ezkerretik). Argazkia: Seix Barral

Fernando Marias idazle bilbotarrak irabazi du Biblioteca Breve saria, La isla del padre eleberri autobiografikoarekin, Seix Barral argitaletxeak jakinarazi duenez.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, idazleak "bere nortasuna zehazteko ibilbidea egin du" liburu horretan, "memoriaren bitartez eta aitaren itzalean". Martxoan iritsiko da eleberria dendetara.

Aho batez erabaki du epaimahaiak saria Mariasi ematea. Honakoek osatu dute: Jose Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer, Manuel Longares, Elena Ramirez eta Rosa Regas.

Orotara 795 eleberri lehiatu dira saria lortzeko. Horietatik, 332 Espainiako Estatuan egindakoak dira, eta, beste 104, Argentinan.