Itxi

Literatura

Aldaketa

Garbiñe Ubeda izango da Euskal Idazleen Elkarteko presidentea

eitb.eus

Jasone Osororen tokia hartuko du Ubedak datorren lau urteetarako. Batzar Orokorrak aho batez hartu du erabakia asteburuan Bilbon egindako bilkuran.

Garbiñe Ubeda idazlea izango da Euskal Idazleen Elkarteko presidentea datozen lau urteetan. Berarekin batera, Nora Arbelbide, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre izango dira EIEko Zuzendaritza Batzordean.

Larunbatean Bilboko Azkuna Zentroan eginiko bilkuran hartu zuten erabakia, aho batez, eta azken lau urteetan kargu horretan egondako Jasone Osororen lekukoa hartuko du.

Horretaz gain, 2017ko balantzea eta 2018rako egitasmoak eta aurrekontuak aztertu eta bozkatu zituzten. Aho batez onartu zituzten EIEko zuzendaritzaren proposamen guztiak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Idazleak