Itxi

Literatura

Argitalpena

Saizarbitoria 'Martutene' eleberri berriarekin itzuli da

Erredakzioa

Erruak pertsonengan zein eragin dituen aztertu du idazle donostiarrak Erein argitaletxeak kaleratu duen eleberri existentzialean.

01:41
'Martutene', eleberria argitaratu du Ramon Saizarbitoriak
Aurreko eleberria kaleratu zuenetik hamar urte bete direnean, Martutene argitaratu du Ramon Saizarbitoriak. Izaera existentziala duen lan onek bi bikote burges ditu protagonista, baina, aldi berean, bizi ditugun duda eta kezka nagusiak aztertzen ditu.

Bi alderditatik ikus eta uler daiteke eleberria; alde batetik gizonaren ikuspuntua, Abaituarena, dago, eta bestetik emakumearena, Juliarena. Bien artean hirugarren pertsonaia dago, Lynn, bi plano horiek batzeaz gain Martutene auzoan duten bizimodua erakusten diena.

Idazlearen ibilbidean ohikoa den bezala emakumeak lilura sortu dio lan honetan ere. Bere mundura gerturatzen saiatu da eta, besteak beste, maitasun harremanak bideratzeko duten modua argitzen ahalegindu da.