Itxi

Literatura

Heriotza

75 urte dira Lauaxeta hil zutela

32 urte zituela hil zuten, Gasteizen, Gernikako bonbardaketa eta gutxira atxilotuta, Gernikan bertan. Bere lurperatze agirian istripuz hil zela idatzi zuten, baina jakina da tiroz hil zutela Lauaxeta.

00:53
Lauaxeta duela 75 urte hil zuten Gasteizen

75 urte bete dira aurten Gernika bonbardatu zutela eta hain justu bonbardaketa hura izan eta gutxira atxilotu zuten Gernikan bertan, Esteban Urkiaga, Lauaxeta.

32 urte besterik ez zituen baina ordurako lan asko egindakoa zen kazetaritzan, poesian, etab. eta gerra lehertuta gudari ere izan zen.

Apirilean edo maiatzean atxilotu eta gaurko egunez fusilatu zuten frankistek Gasteizko Santa Isabel kanposantutik gertu goizeko 05:30 aldera.

Bere lurperatze agirian istripuz hil zela idatzi zuten, baina jakina da tiroz hil zutela Lauaxeta, 32 urte zituen. Ordurako euskal letren munduan olerkigintzan batez ere bere arrastoa utzita zuen Lauxetak. Orain urte batzuk, Lauaxetaren lankide izandako Julio Sarasuak honela deskribatu zuen: Lanean serioa eta ixila zela eta idazten ari zenean, trantze moduko batean sartzen zela.

Lauaxeta euskal idazle askoren inspirazio iturri izan da: Salbatore Mitxelenak idatzi zuen Lauxetaz, Gabriel Arestik, Bernardo Atxagak. Koldo Izagirrek duela gutxi Larrabetzun egin duten Literaturia jaialdian ere izan dute gogoan, bere gabardina zena ikur gisa hartuta.

Musikariek egindako omenaldiak ere asko izan dira:  Rafa Rueda, Eñaut Elorrieta etab.ek egindakoak. Eta batez ere Antton Valverde kantaria agertzen zaigu Lauaxetari lotuta.

Estepan Urkiaga, Lauaxeta, kazetari eta idazlea duela 75 urte gaurko egunez afusilatu zuten frankistek, Gasteizen, 32 urte zituela.