Itxi

Musika

Ustezko irregulartasunak

Ramoncin SGAE auzian inputatu dute

Erredakzioa

Guardia Zibilak abeslariak edo Jupiter Musical S.L. haren musika ekoiztetxeak 2004 eta 2012 bitartean egindako 170.552 euroko fakturak aztertu ditu.

  • Ramoncin abeslaria. Argazkia: EFE

    Ramoncin abeslaria. Argazkia: EFE

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Ramon Marquez, Ramoncin, abeslaria deitu du urtarrilaren 14rako, SGAE auziaren baitan, bidegabe jabetzeko, administrazio bidegabea egiteko eta dokumentuak faltsutzeko delituak leporatuta.

Guardia Zibilak abeslariak edo Jupiter Musical S.L. haren musika ekoiztetxeak 2004 eta 2012 bitartean egindako 170.552 euroko fakturak aztertu ditu.

Txosten horren arabera, kontratazio modua zalantzagarria da, eta, kasu batzuetan, SGAEk abeslariari zerbitzu edo produktu batzuengatik egin zizkion ordainketak ere susmagarriak dira.

Horrez gain, abeslariak Jose Luis Rodriguez SDAEren (SGAEren filial digitala) zuzendari ohiari bidalitako mezu elektroniko batzuk ere aztertu dituzte. Rodriguez erakunde horren dirua desbideratzeko planaren ustezko arduraduna da.

Hasiera batean, Ramoncin lekuko bezala deitzeko asmoa zuen epaileak, baina txosten berri hori irakurri ostean, inputatu bezala egitea erabaki du, abeslariak babesa izateko eskubidea bermatzeko.