Itxi

Musika

Jaialdia

Nacho Vegas eta La M.O.D.A. batu dira Irun Rock jaialdiaren egitaraura

N.V. L.Z. | EITB.EUS

Siniestro Total eta Bullet Proof Lovers ere egongo dira Irungo jaialdian, irailaren 25etik 27ra.

Irun Rock jaialdiaren antolatzaileek aurtengo edizioan arituko diren beste bi artistaren izenak baieztatu dituzte. Hori horrela, orain arte iragarrita zeuden Siniestro Total eta Bullet Proof Lovers taldeekin batera, Nacho Vegas eta La M.O.D.A. izango dira Irungo jaialdi ezagunean.

Antolatzaileek apustu gogorra egin dute oraingo honetan ere, eta publikoaren erantzuna ere halakoa izan da.

Lehendabiziko aurkezpen-festan bezala, bigarrenean ere kalitatea eta arrakasta izan ziren nagusi. Le Bukowski aretoak Sonny Vincenten zuzenekoa hartu zuen larunbatean, eta hantxe eman zuten azken iragarpenen berri.

Dakizuen bezala, irailaren 25etik 27ra egingo dute Irun Rock jaialdia, eta hiru eguneko bonu berezia 20 euroan dago salgai. www.ticketmaster.es eta www.ticketea.com webguneetan eskura daitezke sarrerak.